XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goian: Nahiz hasieran bere eragina atsegina izan, alkohola droga txit depresiboa da. Hasierako inhibizioa lasaitze gozoaren ondoren, intoxikazioak koordinaketa ahalmena galerazi eta batzutan, ezkonszientzia erakartzen du. Beste droga batzuk bezala, alkoholak ere ohitura sortzen du; luzaro hartuz gero nerbio sistema eta gibela serioski zauritzen ditu.

Pinta bat garagardo (2 whiski). Koherentzia apur bat galtzen da.

2-3 pinta garagardo (3-5 whiski). Beroa eta euforia. Inhibiziorik eza. Koherentzia falta.

5 pinta garagardo (3-5 whiski). Euforia. Autokontrola galtzea. Hitzegiteko zailtasuna. Erasotzeko joera.

6-8 pinta garagardo (12-16 whiski). Zanbuluak. Oroimen galtzea. Ikuspen doblea.

10 pinta garagardotik gora (botila bat whiski). Lozorro sakona. Ezkonszientzia. Ahaztea. Hiltzeko arriskua.

Eskuinetara: Opioa da droga ezagunetan zaharrena. Lobelarretik ateratzen da eta oso erabilia da Asia osoan eta Ekialde Erdian. Bere deribatuak, morfina eta heroina, are arriskutsuagoak dira eta narkosi arazo bat dira mundu osoan.

Konszientzia ez da lekutzen garunaren inongo eremu jakinetan.

Irudimen, oroimen eta ekintza konbinaketa modura agertzen da garunaren leku ezberdinetan funtzionatuz.

Horien elkarlanak sortzen du ADIMENA deitzen dugun hori.

Gure konszientziaren esperientzia orokorraren zenbait zatitaz arduratzen diren garun alderdi batzuk identifika daitezke.

Konportaera, izakera eta beste eginkizun batzutan zenbait drogak egiten duen eragina ikertuz aurki daitezke eremu horiek.

Barbiturikoak bezalako drogek, lotarako pastila edo SEDANTE bezala maiz erabiliak, sare sistema eragilearen ekintza guttitu egiten dute eta ondorioz kortexaren ziztatzea gelditu.

Bidebatez garunaren aktibitate guztia ralentizatu egiten da.

Kantitate handitan hartzen direnean konszientzi eza erakartzen dute droga horiek.

Orain guttitan erabiltzen diren anfetaminak bezalako ERAGILEAK sare sistema eragilearen iharduna bizitu eta arreta egoera zorrotzagoan ipintzen dute.

Tean, kafean eta beste hainbeste edaritan konposagai naturala den kafeinak era berdintsuan, biguinago bederen, jokatzen du eta helburu berdinarekin edo esna egoteko erabili ohi dira.

Sare sistema eragilea barnetzen duen MESENZEFALOaren bitartez kontrolatzen dela dirudi arerioa.

Depresio larria jasaten duten pertsonengan neurotransmisoreen nahaspilo bat ematen da.

Mesenzefaloaren gain zuzenki lan egiten duten drogek neurotransmisore kantitatea ugaldu egiten dute eta personaren arerioa altxatu.

LSD drogak (lisergik azidoaren dietilamidak) era ezberdinean funtzionatzen du eta lehen deskonektaturik zeuden garunaren zenbait alderen artean koneksio berriak sortzen ditu.

Horrek zentzu esperientzia bitxi bat erakartzen du, ez erabat arriskugabea eta adimen gaisotasunen sortzaile posiblea.

Droga hauek denak KONSZIENTZI ALDAKUNTZA EGOERAK sortzen dituzte munduaz dugun perzepzioa erasoz edo gure adimenaren funtzionamendu normala aldatuz.

GOGOETA eta HIPNOSI forma batzuk sorturiko eragin berdintsua izaten dute, logalea eta bizitasunaren artean, ohizkoa ez den adimen egoera zalantzazko bat sortuz.